Hitz Adina Mintzo ekimenak “munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu, munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarriz eta ezagutaraziz. Joan den urtean galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera hizkuntzak aztertu ziren.
Aurten Mantxako kanaleko guernseyera, Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera eta Asiako hego-ekialdeko hokkienera hizkuntzak landuko dira Oihaneder Euskararen Etxean.
Gaur, urtarrilak 18, lehen hitzorduan Guernsey uharteko hizkuntzari begiratua emango zaio Julia Sallabank adituaren eskutik. Guernseyera Mantxako uharteetako bat den Guernsey uhartean hitz egiten den hizkuntza normandiarra da. Guernseyera ia ez da irakasten eskoletan eta 5.000 hiztunera ere ez omen da iristen.
Datozen saioetan Irlandako gaelera (Patrick Carlin Ipar Irlandako soziolinguista euskaldunarekin), Erdialdeko Amerikako lenkera (Alan King hizkuntzalaria, itzultzailea eta euskalariarekin) eta Asiako hego-ekialdea hokkienera (Sim Tze Wei hizkuntza ekintzailearekin) hizkuntzak landuko dira.
Jakingarri guztiak, zikloaren blogean topatuko dituzue.