Euskadiko Filmategiak Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioa jarri du bidean. Edizio honek gizatasunaz, naturaz eta etorkizunaz hausnartzea proposatu nahi du. Zikloak beteko du hamar urteko ibilbidea, sinpletasunez eta ekimen honen aldeko maitasun handiz, baina baita serioski ere, nahiz eta umorerik galdu ez.
Aste honetan, The Third Man (Carol Reed, 1949) izeneko filma pantailaratuko dute. Gerra Hotzaren hasiera, Viena, 1947. Holly Martins iparramerikarra Mendebaldeko eleberrigile kaskar bat da. Austriako hiriburura iristen da, hiria lau eremutan banatuta eta II. Mundu Gerrako estatu aliatuek okupatuta dagoen garaian. Hollyk haurtzaroko lagun bat bisitatuko du, Harry Lime, zeinak lana lortuko diola agindu baitio.
Gaur, hilak 11, Artium Museoan izango da ikusgai. Gero, 12an, Golem Baionan, 13an, Tabakaleran, eta 15ean, Bizkaia Aretoan pantailaratuko da.
Gainera, urtarriletik martxora bitartean Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen egingo diren emanaldietan hogei bat zientzialarik eztabaidatuko dute publikoarekin.
Jakingarri guztiak: Zinema eta Zientzia.
