Nontzeberri

“Hirugarren Belarria” edo entzuteko moduak

Gau hasita eta 15ean amaituta, Hirugarren belarria izeneko mintegia burutuko da Artelekun. Bertatik jaso dugun oharrean aipatzen da egitasmoaren helburua, hots, entzumenaren funtzio politikoa eta errituala aztertzea.

Mintegia hiru saiotan banaturik egongo da. Irailaren 13 eta 14ko jardunaldiak gaztelaniaz egingo dira eta 15ekoa euskaraz. Gaur bertan hasiko da ekimena, 19:00etan, Oier Etxeberria eta Carmen Pardo Salgado adituen partaidetzarekin.

Bihar, irailak 14, 19:00etan, Ramon Andres-ek Entzumenari, soinuari eta izpirituari buruz izeneko hitzaldia egingo du. Geroago, Marta Garcia Quiñones adituak Musikaren entzumena, arretaren eta memoriaren artean tituludun hitzaldia ere botako du.

Ostegunean, 19:00etan, Arantxa Iturberen txanda izango da Behin. Zuretzat. Orain mintzaldiarekin. “Hala hasi nintzen irratia egiten, eta hasiera hartatik gauza asko aldatu den arren, horretan jarraitzen dut egunero: behin, zuretzat eta orain ari naizela sinistuz. Behin delako nahi zaitut adi, zuretzat delako desio dut zuk aditzea, eta orain delako eskatzen dizut entzuteko. Aukera bakarra daukat zu erakartzeko, eta ahalegin horretan xahutzen ditut indarrak: behin, zuretzat eta orain ariko diren lagunak gonbidatuz. Eta irratialdi bakoitzean haiek entzunez, eta batez ere, adituz.”

Gero, Patziku Perurenarekin solasean Ixo, lurra aditzen ikasi artio! izenburupean. Elkarrizketa horren abiapuntua gauzei deitu eta aditzean dago. Onomatopeiak, ahozkotasuna, arrazoia, isiltasuna, idazkera eta bertako

Hitzaldien ondoren eta ERTZ jaialdiaren egitarauaren baitan, Ferran Fages musikariak kontzertua eskainiko du Radi d’Or laneko zatiak oinarri hartuz.

Egunotan burutzen ari den ERTZ bertze musiken jaialdiaren 12. edizioak aurrera jarraituko du irailaren 17ra arte.

Exit mobile version