Nontzeberri

“Hiru kortse azukre asko eta brandy gehiegi” pieza Bilbon ikusgai

Bilboko BBK Salak azken lauhilekorako antzerki-programazio berria diseinatu du eta hainbat pieza egingo dira arte eszenikoekin lotuta, eta lan horiek emakume sortzaileek bultzatutakoak izango dira.

Hala, bihar, hilak 10, Kamikaz Kolektiboak & Ttak Teatroak Hiru kortse azukre asko eta brandy gehiegi pieza egingo dute.
Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias dira protagonistak. Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

Azkenik, abenduaren 1ean, Talaré a los hombres de sobre la faz de la tierra antzezlanaren estreinaldi absolutua izango da ikusgai.

Emankizunen ondoren, Desmuntaketak izeneko saioak egingo dira, non konpainiaren eta publikoaren arteko solasaldiak sortuko diren, beti ere arte eszenikoetako profesionalek eta antzerki-kritikariek moderatuta.

Exit mobile version