Nontzeberri

Hiru eguneko “Kalerki” jaialdia, Zarautzen

Uztailaren 3tik 5era, Kalerki jaialdiaren 32. edizioa egingo da Zarauzko kaleetan, non antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatako ikuskizunez gozatzeko aukera izango den.

Euskal Herriko taldeen artean Amaia Elizaran & Neonymus, Lasala konpainia eta Komorebi Produkzioak topatuko ditugu. Azken horrek Karrikan plataformaren 2024ko sorkuntza laguntza jaso du eta Argilunak ikuskizuna eskainiko du.
Amaia Elizaran dantzariak eta Neonymus musikariak Iraun pieza laburra eskainiko dute. Azkenik, Lasala konpainiak Burnt obra egingo du.

Biharko saioan, Estefania de Paz Asín artista nafarrak Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter ikuskizun berezia eskainiko du. “Ikuskizun hau karabana baten barruan egiten da, eta bi egunez egongo da karabana Santa Klarako eliza aurrean; guztira, 8 saio eskainiko ditu”.  Egun horretan ere, Home (Cris Clown), Ma Solitud (Guillem Alba) eta Argilunak  (Komorebi Produkzioak) piezak ikusteko aukera egongo da.

Datozen egunetako lanen gaineko informazio guztia: Kalerki

Exit mobile version