Nontzeberri

Hiru banda eta hiru DJ, Donostiako Grosso Modo Festival-en

Larunbatean, hilak 21, Grosso Modo Festival ekimena egingo dute, Donostiako Dabadaba aretoan. Bertan, hiru rock taldek joko dute: Bullet Proof Lovers (Donostia), Puño Americano & His Puñetes (Malaga) eta Hombre Lobo Internacional (Mallorca). Horrekin batera, beste hiru DJ era arituko dira: Gallo Negro, Chulina Rockart eta Iñigo Art.

Donostian eratutako Bullet Proof Lovers bandak lehendabiziko lan homonimoa argitaratu du oraintsu. Diskoa mini-lp formatuan argitaratu dute, eta Ghost Highway Recordings diskoetxeak plazaratu du. Boskoteak power-pop, glam rock eta punk doinuekin egindako zazpi kantu bildu ditu estreinako lanean; 70eko urteetako Shrapnel banda estatubatuarren bertsio bat ere jasotzen du, eta Karlos Osinagak grabatu du Bonberenako estudioetan.
Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute taldea. Hasteko, Kurt Baker estatubatuarra da, eta bere talde propioan ez ezik, Leftlovers taldean ere jo du. Gainerako lau musikariak, Donostiako Buenavixta pun-rock eskolan trebatu dira.

Puño Americano & His Puñetes andaluziarrek sustraidun rock-and-roll lotsagabea jotzen dute, eta Eddie Cochran, Sonics edo Ramones izen klasikoetatik edaten dute.

Azkenik, Mallorcako Hombre Lobo Internacional one-man-band edo gizon-orkestra formatuan aritzen den bakarlaria da. Bere jarioan blues, psychobilly eta rock-and-roll zaharra uztartzen ditu.

Exit mobile version