Barakaldoko Udalak, Hiriko Soinuak lehiaketaren bidez, bakarlari eta musika-talde berriak nahi ditu, eta horretako, uztailaren 11ra arte izena emateko epea zabalik izango du. Aurreko edizioetan Txopet, Sara Zozaya edo Deñe bezalako talde eta bakarlariak saritu dira, gaur egun gure herrialdean ibilbide bat dutenak.
Parte hartuko dutenen artean, bederatzi finalistek zuzenean joko dute irailaren 28an San Bizente parkean egingo den finalean. Epaimahai profesionalak erabakiko du, zuzenean, Euskarazko talderik onena.
Sarien artean, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko talde onenarentzat. Berdintasun eta Euskara sarietako irabazleek, ordea, 4 abestiko EP bat grabatuko dute.
Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 25ean eta 26an arituko dira Herriko plazan egingo den festibalean.
Parte hartzeko, www.barakaldo.eus webgunean dagoen inskripzio-fitxa bete eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidali uztailaren 11 baino lehen, mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera, eta taldekideen NANaren edo errolda-ziurtagiriaren fotokopia, jatorria EAEkoa dela egiaztatzen duena.