Nontzeberri

Hileko dokumentala Elorrion, “Palme”

Gaur berton, otsailaren 12an, asteazkena, 19:30ean Iturri Kultur Etxean, Kristina Lindstrom eta Maud Nycander zinegileek zuzenduriko Palmer dokumentala ikusteko parada egongo da.

Olof Palme, Suediako politikaririk ezagunena, 1986ko gau batean tirokatu zuten. Eta horren ondorioz, egun batetik bestera, herri horretako egoera erabat aldatu zen.

Film honek, Palmeren garai haietako irudia ekarri nahi du, eta bere bizitza azaltzen du. Era berean, herrian izan zuen eraginaren isla agertzen da filmean. Pelikulak, elkarrizketak eta artxiboetako klipak nahasten ditu, non Palmeren familiakoak, lagunak eta beste agertzen diren.

Gizon garrantzitsu baten pribatasunean murgiltzeko aukera eskaintzen du lan saritu honek.

Exit mobile version