Nontzeberri

Hil honetan hasiko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Eibarko Antzerki Jardunaldiak urtarrilaren 23tik martxoaren 27ra bitartean egingo dira, eta programazioan kaleko antzerkia, komedia, drama, tragikomedia, dantza, pailazoak, haurrentzako ikuskizunak eta hausnarketarako jarduera paraleloak bilduko dira.

Gaur, otsailak 9, La casa izeneko inaugurazio-solasaldia egingo da Imanol Arias aktorearen parte-hartzearekin. Hurrengo egunean, otsailaren 10ean, Imanol Ariasek eta Maria Barrancok interpretatutako Mejor no decirlo komedia ikusi ahalko da.

Jardunaldiak urtarrilaren 23an eta 24an hasiko dira, Lekim Konpainiaren eskutik. “Kalean egingo den hasiera horrek markatuko du programazioaren espiritu irekia eta parte-hartzailea”.

Obra askoren artean, hainbat euskarazkoak izango dira:  Kandida (otsailaren 11n), Nor naizen baneki (24an eta 26an), Hodei guztien gainetik (28an),– Loreen hizkuntza (martxoaren 1ean), Kaka komedia (martxoaren 10ean), Kolapsoa (15ean), Egin bedi zure nahia (25ean),…

Xehetasun guztiak: Eibarko Antzerki Jardunaldiak.

Exit mobile version