Pabellon 6 aretoan, bertako Gazte Konpainiak hainbat pieza eskainiko ditu urrian: Muro De Piedra, Hemingway. Enviado Especial eta Bizipoza.
Muro De Piedra antzezlana oroitzapen baten historia da. “Lan honen helburua lekuko memoria historikoa berreskuratzea eta aldarrikatzea da. Eta gaur egungo LGTBIAQ+ kolektiboaren aurkako joera erreakzionarioen gorakada salatzen saiatzen da”.
Markel Hernándezen testu hori Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute talde lanean.
Hemingway. Enviado Especial ikuskizuna Ernest Hemingwayren bizitzako azken minutuak kontatzen ditu. Mario Hernándezek idatzi eta zuzendu du lana, eta José Fernández da Nobel sariaren azalean sartuko den aktorea.
Azkenik, urriaren 30ean, Bizipoza estreinatuko da, Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren euskarazko ekoizpen berria.
Jakingarri guztiak, Pabellon 6 aretoan.
