Maiatzean, Jaume Claret Muxart eta Gabriel Azorín zuzendariek beren opera primak aurkeztuko dituzte, Zinema Garaikideari eskainitako zikloaren barruan. Eta gainera, estreinatu zenetik 50 urtera, Tabakalerak Taxi Driver filma proiektatuko du emanaldi berezi batean, Zabalaren zuzeneko musikarekin.
Aste honetan, maiatzaren 14an, Jaume Claret Muxartek aurkeztuko du Estrany riu (2025) filma. Ikusmira Berriak egonaldi-programaren baitan hautatu eta garatutako proiektua da. Veneziako Zinemaldiko Orizzonti sailean eta Donostia Zinemaldian lehiatu zen, eta bi Goya saritarako izendatua izan zen: Zuzendaritza Berri Onena eta Aktore Errebelazio Onena.
Bestetik, maiatzaren 28an, Gabriel Azorín zuzendariaren Anoche conquisté Tebas (2025). lehen film luzea proiektatuko dute Tabakaleran. Zuzendariak aurkeztuko du saioa, eta emanaldiaren amaieran solasaldi bat izango du publikoarekin.
Eta datorren maiatzaren 16an, Tabakalerak Martin Scorseseren Taxi Driver film ezaguna pantailaratuko du, bere berrogeita hamargarren urteurrenean. Proiekzioan, filmaren soinu-banda berrinterpretatuz, zuzeneko emanaldia eskainiko du Jon Aguirrezabala konpositore eta ekoizleak.
Azkenik, maiatzaren 21ean, Alexandre Koberidze zinemagilea, Georgiako zinema berriaren ordezkaria, Tabakalerara iritsiko da, eta bererekin Giorgi Koberidze musikaria ere etorriko da Dry Leaf filma aurkezteko. Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da biekin.
