Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen, eta hainbat astetan kantatzen ibili eta gero, abenduaren 20an jokatuko da finala.
Egunotan txapelketa horri buruzko datuak eman dituzte aurkezpen batean. Horretarako, bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein talde antolatzaileko kideak elkartu ziren joan den astean Zornotzan.
Diogun moduan, lehen saio Urdulizen izango da eta bertan Aitor Bizkarra Ruiz, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Gezuraga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria bertsolariak arituko dira.
Jakingarri guztiak: BBTX