Hiena taldea Gasteizen eratu zuten 2014an hainbat taldetan aritutako musikariek, tartean, Same Old, Näut, Trumbo eta Flesh for Cannibals. Bada, iragan martxoan lehenengo kontzertua egin zuten, eta uztailean, berriez, estreinako diskoa grabatu: Otsoak ere ez du bere haragirik jaten, taldearen bandcamp webgunean entzungai dagoena.
Hala, gasteiztarrek bira txiki bat ondu dute Espainiako Cadiz hiriko Gentemayor taldearekin, aipatutako grabazio hori ezagutarazteko asmoz. Taldeak rock bizia jotzen du, hala post-hardcore nola post-rocketik edaten duena.
Bira horretako lehen emanaldia bihar izango da, Tolosako Bonberenean; etzi, Gasteizko Helldoradon, Tooth taldearekin; igandean, Azkoitiko Mataderoan; eta amaitzeko, astelehenean, Portugaleteko Groove aretoan.
