Autoreen eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko Fundazioak (SGAE Fundazioak), SGAE Euskadiko Lurralde Kontseiluaren bitartez, HerriJazz Ibiltaria kontzertu zikloa inauguratu zuen 2023an, Musikeneko ikasleak protagonistak direlarik. Ekimena udalerrietara eraman nahi da, eta ahal dela, Euskal Herri osora.
Hirugarren edizioa Gasteizko Jazzaldiaren baitan estreinatuko da ekainaren 27an, eta hurrengo asteetan beste bi jaialdi nagusietatik igaroko da: Getxo eta Donostiako Jazzaldietik, hain zuzen.
Aurten, Musikenek aurkeztutako taldeak Triz quintet eta Blossom Dúo izango dira. Lehena Musikeneko ikaslez osatutako boskotea da, jazzeko ahotsaren ideia klasikoa esploratu eta freskatu nahi duena. Bere errepertorioak gai estandarrak biltzen ditu, abesti propioekin uztartuta. Bigarren taldea Musikenen hazitako ahots-piano jazz bikote artistikoa da. Askotariko errepertorioa lantzen dute, tradizioa eta modernitatea uztartuz, tartean Cecile Mclorin eta Keith Jarret bezalako artisten abestiak, baita konposizio propioak ere.
Uda ostean, zikloak Alegria-Dulantzin, Legazpin eta Muskizen izango da. Aurten bigarrenez, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak ekimenean parte hartuko du. Kasu honi dagokionez, erakunde nafarrak proposatu duten talde parte-hartzailea Jon Koldo izango da.
Informazioa gehiagora, hemen.