Nontzeberri

Herrien arteko IX. Berba Probak Mungian

Herritarren ekimenari esker, eta Txokolo euskara eta kultura-elkarteak bultzatuta, apirilaren 5ean, Herrien arteko IX. Berba Probak egingo dira Mungian Lagune, igerri esakune! lelopean.

Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituen txapelketaren bederatzigarren edizioa antolatuko du elkarte horrek.

Ekimenaren helburuak honakoak dira: bertoko euskara lantzea eta bultzatzea; esakuneak erabiltzeko eta bertsoetarako zaletasuna piztea, herrien arteko lehia ona eta jatorra sortzea jai giroan jende euskaltzalearen artean; eta, euskal kulturaren aldeko herritar, erakunde eta elkarteak batzea elkarlanean.

Taldeak hiru lagunekoak izango dira. Lagun horiek ibilbide bat egiten dute bertsolariekin batera, herrian zehar, tabernarik taberna. Talde bakoitzak bere ibilbideari ekingo dio, …parte-hartzaileak, lagunak, epaileak; eta trikitilari eta pandero-joleak bidea alaitzeko. Taberna bakoitzean, bertsolariek bertso bana botako die talde guztiei, eta taldeetako lagunek igarri egin beharko dute bertso horri ondo doakion esaera zaharra.
Lehen saria 240€ izango dira eta bigarrena 180€.

Exit mobile version