Honako hauek Herri Literatura jardunaldien baitan atondu dituzten lau zitak: otsailaren 11n, Xabier Amuriza eta Jon Aurre koplen inguruan arituko dira, eta otsailaren 18an, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu Iparragirreren bertso-paperak izango dituzte mintzagai.
Martxoari dagokionez, 4an, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bat-bateko bertsoen gainean arituko dira. Azkenik, martxoaren 11n, Niko Etxart eta Xabier Kaltzakorta euskal baladak izango dituzte hizpide.
Lau zitak Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan egingo dira, laurak 19:00etan. Jardunaldi hauen informazio guztia Bilbo Zaharraren webgunean jasotzen da.
Bilbo Zaharrak bidalita