Nontzeberri

Hernandorena Bertsolari Gazteen Saria

Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoko Bertsularien Lagunak Elkartea, EuskalHerriko, Arabako, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Nafarroako bertsozale elkarteak bezala, bertsuaren ondarea garatzeko asmoarekin sortu zen.
Gaur egun Euskal Herri osoko bi mila hirurehun bertsolari eta bertsozale biltzen dira elkarteetan. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoak 152 bazkide biltzen dituzte. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturalak dira eta bertsularitza sustatzea dute helburu.
Bertsularitzaren geroa segurtatzeko xede horretan alor ezberdinak lantzen dira. “Bide horretan, bertsuaren eta euskararen lurraldea elikatuz eta zabalduz aintzina goaz”.

Burutzen diren ekimenen artean Hernandorena Bertsolari Gazteen Saria dago.
Aurten Baigorrin egingo da, maiatzaren 14an, Bixentainian, 19:30ean eta bertan, Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Maindi Murua, Ekhi Erremundegi, Gillen Hiribarren, Izar Mendiguren, Saioa Alkaiza eta Ainhoa Mujika arituko dira.

Exit mobile version