Nontzeberri

Hendaia Film Festibala egunotan egingo da

Hizkuntza eta kultura gutxituak ardatz dituen Hendaia Film Festibala urriaren 16tik 18ra bitarte egingo da. Begiradak Elkarteak hizkuntza minorizatu eta minoritate kultural eta sozialei buruzko nazioarteko Hendaia Film Festival zine jaialdia da.

Bi atal izan ohi ditu: batetik, nazioartekoa, tokiko hizkuntzen eta minoritate sozialen eta kulturalen inguruko 30 film laburrekin osatzen dutena; eta bestetik, Akitania eskualdean edota Euskal Herrian ekoiztutako hamar bat lan jasoko dituena.

Lehenengo saileko filmak hilaren 16an eta 17an proiektatuko dira, Cinéma Les Variétés aretoan, iluntzean. hurrenez hurren. Bigarrenekoak, berriz, 17an eta 18an. Bigarren egun horretan Euskaraz bizi nahi dut ataleko lanak ere ikusi ahalko dira, 16:00etan.

Sariak hauexek izango dira: Nazioarteko film labur onena, Akitania-Euskadiko lan onena, eta Ikusleen saria.

Informazio gehiago: hendaia-film-festival.com.

Exit mobile version