Nontzeberri

Hemen naiz, ez gelditzeko baina

Gaur, Markel Ormazabal (idazlea) eta Iratxe Retolaza, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan bildu dira Hemen naiz, ez gelditzeko baina izeneko lanaren aurkezpena egiteko.

Txalaparta argitaletxean bidalitako prentsa-oharrean hauxe irakurri dugu: “Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea. Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeriak, hormak… Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.?Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria”.

Exit mobile version