Nontzeberri

Hemen da berriz “Literatura Geraldiak” ekimena

Betiko legez, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko xedez, Literatura Geraldiak ekimenak hainbat elkarrizketa, tailer eta ikuskizun berezi antolatu ditu beste behin, ekainera bitartean eta Nafarroko lurraldean. Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa, eta aurten laugarren edizioa izango da.

Ostiral honetan abiatuko da ekimena Uxue Alberdi idazlearen Hetero liburuaren aurkezpenarekin. Solasaldi horietan ere, Miren Agur Meabek, Anari Alberdik, Miriam Lukik edo Jon Artano idazleek hartuko dute parte.

Horretaz gain hainbat errezitaldi eta ikusgarri antolatu dira, tartean, Rifqa: honengatik egiten dugu dantza (Eiber Beobidek, Peru Galbetek eta Xalba Ramirez);  Enplegu zoriontsuago bat (Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrieta); Frankestein agurgarria (Ana Galarraga eta Petti)

Hitzaldi formatuarekin ere hainbat hitzordu antolatu dira: martxoaren 13an, Miren Agur Meabek Larruaren kodea hitzaldia egingo du Irurtzunen;  apirilaren 23an, Arroilaren Negarra liburuaren aurkezpena egingo du Pako Aristik; eta apirilaren 24an, Iratxe Retolaza irakasleak Literatura, kontsumo kultura ala sormenaren kultura? gaia jorratuko du.

Exit mobile version