Nontzeberri

Hemen da Arabako Bideo-Kopla Lehiaketa

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa abiarazi dute. Parte hartzeko epea azaroaren 15ean amaituko da. Aurten ere, Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan barruan izango da Bertso-kopla Lehiaketaren IV. edizioa.

Ekimenaren helburua, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuz, lurraldean euskararen erabilera sustatzea da, eta modu horretan, Arabako bertsolari gazteek beraien sormena erakusteko aukera izango dute.

Parte hartzeko, talde bakoitzak proposatutako gaia landuta, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen datuekin batera. Kopletarako gaia: Bertso Olinpiadak.

Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek lan bana aukeratuko dute. Partehartzaileek askotariko sariak izango dituzte eskuragarri, eta sarion banaketa abenduaren 3an egingo da.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Exit mobile version