La Pacheca Colectivek Helenak (Troiakoak, Ukrainakoak, Santutxukoak…) estreinatuko du Bilboko La Fundición aretoan, otsailaren 3an eta 4an, 19:00etan.
Troiako Helenaren mitotik Helena askoren bizitzara, emakume izate hutsagatik gizarte patriarkal batek estigmatizatuta dauden emakumeengana, hurbilduko dira ikusleak.
“Sexu-indarkeria gerraren parte da, sexu-indarkeria kalean dago, gure eraikinetan, sareetan dago, sexu-indarkeria gure bizitzaren parte izan da. Emakumeen aurkako sexu-indarkeria gaitz bat da, epidemia bat. Eta bitartean, emakumeak hil egiten dira. Emakumeak hil egiten dituzte.
Zergatia jakin nahi dugu, eta kontaezinaz eta esanezinaz arituko gara. Zalantzan jartzen gara, hausnartzen dugu, ezegonkortu egiten gara.
Mitoa, gaurkotasuna eta gertaera historikoak, genealogiak, indarkeriak, memoria eta generoa.
Troiako, Ukrainako, Kosovoko Helenak, baina baita Santutxukoak, Kordobakoak, Medellingoak edo Kongokoak ere…”
La Pacheca Collective (Bilbo-Valentzia) proiektu artistikoa Ángel Mirou egileak eta Bea Insa aktoreak bultzatu dute. Haien proiektuek egungo gizartearen ikuspegi kritikoa eta soziala haizatzen dute. Taldeak honako lan hauek egin ditu: Paradigma (o cómo big pharma curó mi depresión post parto con storytelling), Contado Por Ellas (Republicanas y Antifranquistas); Tarán Tran Transición; eta 2023an, A solas con el emérito estreinatu zuten.
Haien antzezlanak Espainiako Estatu osoan, Frantzian, Kolonbian, Ekuadorren, Perun eta Bolivian taularatu dira.