2019ko uztailaren 24tik 28ra artean egingo da 54. Heineken Jazzaldian. Ohikoa den legez, egitarauan tokiko taldeek haien lekua izango dute. Hala, jaialdian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesua 2019ko urtarrilean hasiko da, eta 15 taldek parte hartuko dute.
Tokiko talde horien kontzertuak areto hauetan egingo dira: Forum FNAC-en, Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran) eta Victoria Eugenia Club-an. Guztira 15 banda arituko dira zuzeneko hautaketa prozesu horretan.
Kontzertuak 2019ko urtarrilaren 14an hasiko dira eta martxoaren 25ean amaituko dira. Hauxe da taldeen zerrenda: Reunion Big Band, Hot Potato Blues Band, The Upper Room, Noguel Quartet, Xahu, Organizing, Amaika Rude Sound, Fredi Peláez Trio, Rrucculla, Dr. Maha’s Miracle Tonic, Diablues & Bluecifer, Nacho Soto: Experiment 64 eta No-Land Trio.
Informazio gehiago: heinekenjazzaldia.eus.