Ostiralean, Hedoi Etxarte (Iruñea; 1986) idazle eta musikariak Wagner gaur: musikaren immanentzia izenburuko hitzaldia emango du Berako Beralandetan, 19:00etatik aurrera. Ekitaldia Isidoro Fagoagaren lagunak taldeak antolatu du.
Etxarte idazle eta poeta da. Horretaz gainera, makina bat hedabidetan kolaboratzen du. Biolin eta itzulpengintzako ikasketak egin ditu, eta egun, Iruñeko Katakrak gunean ari da. Bi poemategi argitaratu ditu (Suzko lilia, 2008an, eta Sinplistak, 2012an), nobela grafiko bat (Ihes ederra, Alain Urrutiarekin) eta saiakera liburu bat (Wagner auziaz, 2014).
“Azken liburu horren aitzakian ariko da Berako hitzaldian. Robert Wangermee, Catherine Clement, Slavoj Zizek eta Alain Badiou pentsalariek Wagnerren inguruan idatzitzako testuen bilduma egin zuen Etxartek, eta horiek euskaratu, Iraultza artistiko-politiko baten kasua hitzaurrearekin batera. Isidoro Fagoagak gehien interpretatu zuen musikaria izan zen Wagner, eta honen ekarpen eta lanera hurbilduko gaitu Etxartek”.
