Nontzeberri

Hedoi Etxartek “Sinplistak” aurkeztu du

Bigarren poema liburua aurkeztu du Hedoi Etxartek gaur Donostian. Sinplistak dauka izenburua, eta ez du antzik lehenengo Suzko lilia harekin. Poema zuzenak eta zorrotzak dira Sinplistak honetakoak, artifiziorik gabeak eta zakarrak ere bai batzuetan.

Tarte bat atera dugu berarekin mintzatzeko eta honakoak esan dizkigu umoretsu:

Suzko lilia 2008an izan zen zure azken poemarioa ezta? Zer gertatu da handik hona?

Alaba bat izan dut eta bizitza aldatu dit. Ez, broma da!

Atera iezaiozu erradiografia bat Sinplistak honi.

Liburua istoriotxoz osatua dago. Espresionistak dira eta manikeoak. Ideia bat eta egoera zehatz bat. Dialektikan sortzen diren desfaseak. Sinplistak-ek gai hauek ditu: dirua, sexua, dibortzioa, sabel-hustea, zenbakiak, biolentzia gure kontra, gure biolentzia haien kontra, maitale terroristak, hilerokoa, etxe-garbitzaileak, okulistak eta kolonialismoa, festak, harategiko elkarrizketak, poema bat idazten saiatzea, hiriak, lapurrak, kazetaritza, sindikatuak, kolaboratzaileak, masturbazioa, jelosia, curriculuma.

Portadan ikusi duguna, hizkietan irakurriko dugu?

Azala Alain Urrutia burkideak egin du. Zakur bat dago eta esku bat. Baina zakur hori batzuetan gure kontra dator. Beste batzuetan haien kontra doa. Baina poema gehienak ez dira bortizkeriari buruzkoak.

Oso gaurko poemak dituzu: konprometituak, amodiozkoak, salaketazkoak. Poema liburua osorik irakurtzeko aukera duzu, hemen.

Exit mobile version