Nontzeberri

“Hazparneko Anderea” antzezlana, Hazparnen

Igande honetan, ekainaren 14an, Hazparneko Anderea antzezlana ikusteko azken aukera egongo da . Euskal Herrian hainbat emanaldi egin ostean, Iduzkilore taldeak, Hazparneko Mendeala gelan egingo du bere azken emanaldia, 17:00etan.

Uztaritze, Donibane Lohizune, Baigorri, Sara, Urdiñarbe, Beskoitze, Hendaia, Biarritz, Urruña, Donibane Garazi, eta beste toki batzuetatik iragan da Iduzkilore taldea Hazparneko Anderea antzezlana eskaintzen.

Telesforo Monzonek idatziriko Hazparneko anderea antzerki lanak, XX. mendeko euskaldunen historia kontatzen du: “Amerikar exodoa eta Euskal Herrira berriz itzultzea dirua egin ondoren, gai ezberdinak hunkituz : nahia eta itxurakeria nagusiki, maitasuna, tradizioa… era umoretsuan antzeztuz”.

Ander Lipusek zuzendu du obra eta taula gainean hamaika aktore eta hiru musikari bilduko dira.

Exit mobile version