Nontzeberri

Haxotz taldeak “Hegan” singlea plazaratu du bere 10. urteurrenean

Haxotz talde bilbotarrak Hegan singlea argitaratu berri du. Doinu hori irailean plazaratuko duen H diskoaren aurrerapena da. Taldean laugarren diskoa izango da H.

H diskoa berria Urtzi Izar (Enkore, Empty Files) teknikariarekin grabatu dute, eta sei kantuko EP formatuan plazaratuko da, irailean.

Bilbotarrek aurreratu duten Hegan kantuaren harira, “Kantak taldearen hardcore melodikoaren mugak zabaltzen ditu, stoner-aren riff lodiak eta grunge-aren eraginak asmatzen direla. Barne-bidaia bat kontatzen duen kanta bat da. Isolaturik dagoen norbait, bakardade horretan aurkitzen duen babesari lotu ala hortik ateratzearen artean erdibiturik”.

Entzun ezazue kantu hori behean txertatutako bideoan.

Exit mobile version