Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute.
Sari horretan, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Lanok, gutxienez 25.000 eta gehienez 100.000 karaktere izan beharko dituzte, hutsuneak barne.
Emailez bidali beharko dira (udala@lezama.eus) bi dokumentu: batean, idazlana bera, egilearen inongo daturik gabe. Bestean, idazlanaren izenburua eta egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa
Lanak apirilaren 30era arte bidali beharko dira eta sari bakarra emango da: 4.000 eurokoa.
Epaimahaia idazle hauek osatuko dute: Leire Bilbao Barruetabeña, Maribel Aiertza Rementeria eta Xabier Mendiguren Elizegi.
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean.
Jakingarri guztiak, hemen.