Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Lanak makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 etorriko dira.
Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala -Mikel Zarate Saria-, Aretxalde, 1. 48196 Lezama.
Lanak hartzeko azken eguna 2011ko martxoaren 1a izango da. Epaimahaiak (Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Xabier Mendiguren)
erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2011ko apirilaren 15a izango da. Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina).
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik zortzi hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
Elkar argitaletxeak bidalita