Nontzeberri

Haur eta gazte literaturako nobedadeak aurkeztuko dituzte

Antton Kazabonen (idazlea) eta Jokin Larrearen (ilustratzailea) Letrak elurretan eta Eneko Bidegainen (idazlea) eta Marko Armspach-en (ilustratzailea) Zorionak Marko aurkeztuko ditu Elkar argitaletxeak datorrean asteazkenean, hilak 18, argitaletxe horren Donostiako dendan.

Letrak elurretan izenburuko lanak honako hau kontatzen du: Denis aitonarekin bizi da mendian, gustura asko gainera. Baina aitonak badu kezka bat: Denis ez da eskolara joatean, baserritik urruti baitago eta horregatik, oraindik ez daki ez idazten ez irakurtzen. Aitonak Edurne lehengusinari eskatu dio oporretan baserrira joan eta Denisi letrak irakurtzen ikasteko.

Zorionak Marko-k, berriz, Marko izeneko karramarro gazte eta bihurri baten istorioa kontatzen du. Bere lagun Oskar maskordunarekin eta Txarli txirlarekin hainbat abentura biziko dituena. Itsasoa jolasleku ederrez beterik baitago, baina kasu!, kontuz ibili behar bi hankadun izaki beldurgarriekin.

Exit mobile version