Senpereko Hatsa elkarteak Hatsaren Poesia liburuan parte hartzeko deialdia iragarri berri du. Liburuaren 20. alea izango da eta lanak aurkezteko epea 2018ko urtarrilak 15 izango da. Liburua, bestalde, apirilaren 8an argitaratuko da, Hatsaren Poesia egunean, hain zuzen.
Partaide bakoitzak gutxienez poema bat bidali beharko du (bi edo hiru poema bidaltzeko aukera dago), 2018ko urtarrilaren 15erako, eta olerkiarekin batera argazki bat erantsiko du.
Proposamenak postaz bidal daitezke (Hatsa elkartea, Oxtikenea, 64310 Senpere, Lapurdi) edo emailez (olerkibilduma@sfr.fr).
Informazio gehiago: eke.eus.