Hatsaren Poesia Eguna, apirilaren 12an izango da Senpere Larraldean.
Auxtin Zamora idazleak helarazi digu aurtengo Hatsaren poesia egunerako gonbitea modu honetan: ”Aurten, JL Davant, Josu Jimenez eta Gaxi Solorzanorengandik iritzi bat ukanik, proposatzen dugu bazkaria berriz egitea. Baina oraikoan norberak beharko du bere janaria ekarri. Larraldean mahainak izanen dira. Nahi dutenentzat kafea eta edariak salgai ere izanen dira”.
Hatsaren Poesia 2015 Liburuaren aurkezpena ere izango da. Liburuan parte hartu dutenen testuekin, bai Agurtzane Anduetza, Joanes Andueza eta Auxtin Zamoraren argazkiekin moldatua izango da. Hatsaren olerki bustiak 2015 bideoa ere pantailaratuko da.
“Gure aurtengo helburu berrietan dugu oraino Olerkarien egunaren egituratzea. Blog berri bat sortu dugu: http://olerkarieneguna5.blogspot.fr .Bidaliko dizkiguzuen berriak hor azalduko ditugu”.
Bestalde, Maite ditugun olerkariak sailean, orain arte gomitatu direnak honakoak izan dira: Agurtzane Anduetza, Iñaki Bastarrika, Juan Manuel Galarraga, Mikel Ibarguren, Koldo Goitia, Gomez Itziar, Oier Guillan eta Idoia Beratarbide, Imanol Irigoien, Josu Jimenez-Maia eta Maite Ramos, Peio Jorajuria, Ainara Maia, Juan Ramon Makuso, Juankar Mugartza eta Alvaro Mundiñano, Belen Oronoz, Andoni Salamero eta Koldo Cadierno, Juanma Sarasola, Maite Toledo eta Jone Telleria, Urtzi Urkizu eta Urko Menaia, Carmen Valois, Edu Zelaieta eta Beñardo Goietxe, Josemari Zendoia, Zigor Kepa Akixo, Koldo Zubeldia eta Elena Galzusta.
Laster, apirilaren 24ean, Jose Luis Otamendi entzuteko aukera izango da Larraldean. Eta abuztuan, Maite Ramos eta Josu Jimenez bikoteak beren sorkuntza berriak erakutsiko dituzte.