Nontzeberri

Hastear da “Klaustro Sounds” zikloa Montehermoson

Montehermoso Kulturuneko klaustroak Klaustro Sounds ziklo musikala hartuko du datorren urteko martxora bitartean. Ekimenak “proposamen berritzaileak eta esperimentalak, edukiera txikia eta artisten eta publikoaren arteko harreman bereziki hurbila” eskaini nahi ditu, eta horretarako sei kontzertu ondu dira.

Igande honetan, hilak 4, Raul Lomasek eta Periko Ráezek irekiko dute programazioa eta Mursegok itxiko du martxoaren 14an. Azaroaren 22an, Oriol Parések eta Jaime De Los Riosek Time aurkeztuko dute. Abenduaren 13an, Garazi Navasek emango dio amaiera urteari.

Urtarrilaren 24an Trigger String Orchestra arituko da. Otsailaren 14an, Koldo Uriarte etorriko da Filmetarako Musikarekin. Eta azkenik, Maite Arroitajauregiren Mursego proiektu pertsonalak itxiko du denboraldia martxoaren 14an, Lau izeneko proposamenarekin.

Jakingarri guztiak Montehermoso Kulturunearen webgunean dituzue.

Exit mobile version