Hassan Echair (Rommanin, 1964) artista marokoarrak gizakiaren izaeraren inguruko hausnarketa paratuko Zornotzako Zelaieta zentroan, azaroaren 10etik 28ra bitarte. Erakusketa Horizon Plombé izenburupean aurkeztuko du.
Echair bere herrialdeko artista ezagunenetakoa da, eta munduan ere nahikoa ezaguna da, izan ere, bere lanak munduan barreiatutako hainbat museo eta zentrotan daude.
Kolore gutxi erabiltzen ditu marokoarrak, zuri eta beltza batik bat, baina teknika asko: marrazketa, eskultura eta instalazioak, besteak beste. Bere lanetan egonkortasunaren eta ezegonkortasunaren arteko tentsioa islatzen du.
Hala, Horizon Plombé erakusketan, material sinpleekin egindako margolan eta instalazioak bilduko ditu, muga, migrazio, espazio, denbora eta nortasunari buruzko gogoeta poetiko eta filosofikoak bultzatuta.