2009ko abuztuan hasitako bideak abenduan hartu zuen atsedena. Gaur egun Euskal Herrian jorratzen den musika alternatiboa hedatu eta sustatzeko asmoarekin sortu zen Harrob!A uhinzine edo irratsaioa.
Astero euskal taldeen bozgorailu eta habi bihurtu da saioa. Orain, ordea, eta atsedena probestu asmoz, Harrob!A Lantzen bloga martxan jarri dute, egitasmoa aberasteko asmoarekin. Irratira ere laster itzuliko dira, uste baino lehen.
Albisteak, argitalpenak, gomendioak, kritikak, elkarrizketak, hausnarketak, … eta oro har gure lurraldean jorratzen den musikari tartea eskainiko diote blog atari honetan. Bestalde, Harrob!A saioaren aleak entzun edo jaitsi ahal izango dira.
Arduraduna Inaxio Esnaola izango da.
Harrobia Lantzen-ek bidalita