Nontzeberri

“Harria”, Hiri Espazioetako Koreografia Lehiaketa

Larrua Proiektuak bultzatzen duen Harria lehiaketa dantza garaikideko lehiaketa koreografikoa da, diziplina bereko hiri-espazioetako piezentzat. Proiektua azken kale-lanak ezagutzera eman nahi dituzten konpainientzat, baita beren kaleko edota espazio ez-konbentzionaletako koreografiak aurkeztu eta bultzatzeko aukerak bilatzen dituzten sortzaile gazteentzat edota konpainia emergenteentzat egina dago.

Koreografien gaiak libreak dira, dantza garaikidearen espezialitatean, eta aktiboki baloratuko dira hiriko espazioetarako sorkuntza espezifikoak, ez areto/antzerkirako jada estreinatu diren piezen egokitzapenak.

Hautatutako konpainiek bidaia-poltsa bat dute, konpainia bakoitzeko 250 euroko dotazio ekonomikoarekin. Gainera, aurkezten diren proposamenetatik lauk Kaldearte Kaleko Arteen Jaialdiaren esparruan egingo den lehiaketan parte hartu ahal izango dute, Gasteizen, ekainaren 14ean.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 16an amaituko da.

Jakingarri guztiak hemen.

Exit mobile version