Nontzeberri

Hariak zinemaldiaren bosgarren edizioa, Hernanin

Hariak jaialdiaren bosgarren edizioa egingo da Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan, azaroaren 5etik 15era.

Antolatzaileen esanetan, “aurreko edizioen ildotik, munduan gertatzen diren errealitateak ikusarazten eta, batez ere, errealitate horien aurrean antolatzen diren erresistentziei ahotsa ematen ahaleginduko gara”.

Ekimenak honako gai hauetan zentratu egiten da normalean: migrazioa, emakumeen kontrako indarkeria, mendebaldeko gure herrialdeetako kontsumo ereduek munduko beste tokietan duten inpaktua, estraktibismoaren eragina, gerrak eta gatazka politikoak, aldaketa klimatikoa, memoria edota emakumeen ahotsa.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, “aurtengoa, emakumeen izen propio askoko edizioa izango dugu. Dokumental gehienek dituzte emakumeak protagonista. Izen propioak pantailara eramateko ariketa da aurtengo Hariak. Horrez gain, emakumeek komunitatea sortzeko duten ardurari buruz ariko gara, baita memoria jasotzeari buruz ere”.

Zinemaldia ostegunetik igandera egingo da, eta saio guztietan lehenengo dokumental bat ikusteko aukera izango da, eta ondoren, gaian sakontzeko solasaldiaren tartea izango da. Dokumental-zuzendariak, protagonistak edo gaian sakontzeko aditu gonbidatuak izango dira horiek. Aurtengoan, Lorea Flores Greenpeeaceko Euskadiko arduraduna, Lander Garro zuzendaria, Marra Junior ekintzaile antiarrazista, Celeste Aguero feminista antiarrazista argentinarra, Marguerite Ebou kulturarteko bitartekaria, Omaira Castellanos, Hernani bizi den giza eskubideen defendatzaile kolonbiarra, edota Safura Khawarazmi Euskal Herrina bizi den afganiarra izango dira protagonistak.

Ekimena luzatzen den den bitartean, Afrikako oihalei buruzko erakusketa ere izango da Kulturarteko Plaza Feministan.

Egitarau osoa: Hariak.

Exit mobile version