Azaroaren 6tik 16ra ospatuko da HARIAK zinemaldia, erresistentzia istorioen zinema jaialdia. Ostegunetik igandera dokumental-emanaldiak eta solasaldiak izango dira. Aurtengo edizioan, “trantsizio ekologikoaren, gerraren eta migrazioen arteko hariak” ikusaraztea izango da helburu nagusia, nahiz eta bestelako hainbat gai ere landuko diren. “Munduko egoerak ezagutarazi eta gugan duten eraginaz hausnartzeko aukera da HARIAK, baita guk ere egoera horietan dugun eraginaz kontzientza hartzekoa”, adierazi zuen Itsaso Lekuona Lankidetza zinegotziak aurtengo zinemaldiaren edizioaren aurkezpenean.
Proiektatuko diren 12 dokumentalak jatorrizko bertsioan emango dira, euskaraz eta espainieraz azpidatziak eta saio guztiak doan izango dira. Proiekzioez eta solasaldiez gain, aurten Yemen: Gosea, gerraren beste zauria argazki-erakusketa izango da ikusgai jaialdiak dirauen bitartean, Kulturarteko Plaza Feministan. Pablo Tosco, 2021ean World Press Photo saria irabazi zuen argazkilariaren lana da eta berak adierazi duenez, “Yemengo gatazka armatuan uteetan bizirik iraun duten pertsonen bizi-testigarantzaren ibilbidea biltzen du erakusketa honek. Gatazka hau Ameriketako Estatu batuek eta Europako hainbat herrialdek elikatu dute Saru Arabiako koalizazioari armak salduz”.
Egitaraua ikusteko Hernaniko udal ekipamenduetan lortu daiteke jaialdiaren liburuxka baita udalaren web orrian ere.
