Nontzeberri

Hareari buruzko “Sand Wars” filma, Gasteizen

FICMA Bartzelonako Nazioarteko Ingurumeneko Zinemaren Festibalaren erakusketa abiatu zuten iragan abenduaren 2a, Gasteizko Luis De Ajuria Aretoan. Gaur, abenduak 18, erakusketa horretako azken proiekzioa izango da: Sand Wars.

Filma harearen ingurukoa da; alegia, hondarrak egungo industrian duen garrantziaz. Harea, izan ere, hainbat produktutan dago: hortzetako pastan, kosmetikoetan, ordenagailuetan eta mugikorretan, besteak beste.

Zine-jaialdiaren arabera, “Sand Wars filmak mundu osoan barrena eramango gaitu, urre-sukar berriarekin zerikusia duten kontratista, harea kontrabandista eta higiezinen sustatzaileen atzetik; bidenabar, ingurumen babesleak eta tokiko herritarrak topatuko dituzte, guztiok segurutzat jotzen dugun baliabide horren etorkizunerako mehatxua uxatzeko borrokan ari direnak”.

Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Exit mobile version