Juan Luis Agirre Leteren itzulpenarekin plazaratu du Txalaparta argitaletxeak Hans Keilson (1909-2011) idazle juduaren Minorreko komedia (1947) eleberri laburra. Izenburuak komedia aipatzen badu ere, eleberriak gehiago du tragediatik.
Liburuak hauxe kontatzen du: “Eleberri honetan, judu ez den bikote batek naziengandik ihesi doan judu bat ezkutatzen du etxean. Hala, bada, idazlearen estilo soilean, hirukote horren arteko elkarbizitza, solasaldiak, haserreak, beldurra, klaustrofobia, elkartasuna eta itxaropena agertzen dira orriotan. Egilea bera, naziengandik ihesi, Herbeheretako erresistentzian ibili zen eta, klandestinitatean idatzia, liburu honek, neurri batean, sasian ibilitako garaiko bere bizipenak ditu oinarri”.
Keilson idazlea eta psikoanalista izan zen. Jatorri judutarrekoa, bere obra ezagunena Bigarren Mundu Gerran kokatutakoa da; idazle alemaniar-holandarrak, hain zuzen, Herbehereetako Erresistentzian parte hartu zuen, naziek herrialdea okupatu ostean.
Informazio gehiago: txalaparta.eus.
