Nontzeberri

“Hameka Euskaraz” festibala, Larzabalen eta Luhuson

Igandera bitartean, antzerkiak eta dantzak beren txokoa izango dute Hameka Euskaraz festibalaren barruan, Larzabalen eta Luhuson.  Euskal sorkuntza berria bilduko da hango karriketan, eta besteak beste, Rouge Elea eta Hecho en Casa konpainien obrak ikusteko parada egongo da.

Atzoko saioan, Le Petit Théâtre de Pain, Axut ! eta Artedrama konpainien Zazpi senideko antzezlana estreinatu zen. Gaur horixe berriz ikusteko aukera egongo da. Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ximun eta Manex Fuchsek oholtzaratu dute lan berria.
Horrela deskribatu dute ikusgarria. “Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?.
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.”

Biharko hitzorduan, Luhusoko Harri Xuri gelan, Rouge Elea konpainiaren Hau da nire ametsen kolorea sorkuntza ikusteko abagunea egongo da. Eta igandean, toki berean, Hecho en Casa konpainiaren Izpiliku sasi gibelean gordeturik Cyranok lixibaren usain ona zuen antzezlana oholtzaratuko da.

Exit mobile version