Nontzeberri

"Hamazazpikotan", Karlos Linazasororen azken poema liburua kalean dago

Hamazazpikotan, Karlos Linazasororen azken lana da. Poesia bilduma honetan Haiku, japonierazko olerkigintza tradizionala erabili du, hiru lerro, bost, zazpi eta bost lerrokoak, hurrenez hurren.

Olerkigintza honek baditu zenbait jarraitzaile Euskal Herrian, horietako bat Karlos Linazasoro dugu. Laburrera dela eta, idazleak sentipen esentzia bilatzeko duen joera eta ustekabeko irudietarako duen dohaina, poema-modu hori ezin hobeto egokitzen zaio egileari.

Hiru zati ditu liburuak, gai banaren inguruan ardaztuak. Lehena, Naturaren oskolean, izadiari dedikatua, kontenplaziozko eta miresmenezko jarrera batekin egina dago. Bigarrenak, Biok garen maitasuna, maitasunaz hitz egiten du, eta hirugarrenak, Denboraren eguraldiak, gai ezberdinak jorratzen ditu, bizitza, heriotza edo denbora besteak beste.

Karlos Linazasoro tolosarrak euskal filologian lizentziatua da eta Tolosako udal liburutegiaren arduraduna. Poema, ipuin eta narrazio zenbait liburu idatzi ditu, haien artean Bota Gorriak, zeinekin 2001. urtean Euskadi Saria irabazi zuen haur eta gazte literatura sailean.

Elkarrek bidalita

Exit mobile version