Nontzeberri

HalaBedi tabernaren programazio berria martxan da

Gasteizko Halabedi taberna famatuak ekimen kulturalak jarriko ditu martxan. Bihar, otsailaren 9an (asteazkena): Fermin Muguruzaren Check Point Rock, Canciones desde Palestina bideo-dokumentala aurkeztuko da.

Otsailaren 16an (asteazkena): Bertsokatu Txapelketa izango da. Otsailaren 9an hasi eta martxoan zehar Alde Zaharreko zenbait tabernaren artean antolaturiko bertso liga da hori. Asteazken bakoitzean 4 bertsolari arituko dira, eta otsailaren 16an, Halabedi Tabernako kanporaketa izango da.
Iñaki Viñaspre, Maite Solozabal, Ekaitz Samaniego, Asier Azpiroz, Amaia Lasaga, Manex Matxola eta Izar Mendiguren dira parte hartuko duten bertsolarietako batzuk.

Hilabetea amaitzeko, otsailaren 23an (asteazkena): Marokoar Atlasak Mendi Bizikletan bidaia aurkeztuko dute Koldo Zubizarretak eta Ekaitz Lotinak.

Halabedi Tabernak bidalita

Exit mobile version