Igande honetan, martxoaren 2an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Bilboko Udal Musika Bandak aurtengo denboraldiarekin jarraituko du musikaren kultur aniztasunaren aberastasuna zabalduko duen Haize-Ertzak kontzertuarekin.
Aipaturiko kontzertuan Carlos Cano Escribá eta Juan Jesus Silguero Gorriti flauta-jotzaile handiak arituko dira, hainbat tradiziok eta sonoritatek bat egiten duten errepertorio bat interpretatzeko. Programa honekin “musikan dauden mugen eta bazterren garrantzien inguruan hausnartzera gonbidatuko du publikoa”.
Bestalde, Musika-Música jaialdiaren programazioaren barruan, Bilboko Udal Musika Bandak emanaldi berezi bat eskainiko du: Emozioak haizean, non Andrea Jiménez sopranoaren laguntza izango duen. Emanaldia martxoaren 9an izango da, 11:45ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.
Eta martxoaren 30ean, Musika eta humanismoa programatu da Kebyart Saxophone Quartet taldearen eskutik. Gainera, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleek parte hartuko dute, musikaren bikaintasuna eta sortzen ari den talentua lotuko dituen hitzordu batean.
