Nontzeberri

Hainbat kontzertu Nafarroan “Kultur” programazioari esker

Abuztuko azken asteburu honetan, Nafarroan garatzen ari den Kultur programazioa, ostiralean hasiko da Miranda Argan, Tremendo Piquete Nafarroako eta Kubako musikariek osatutako taldearen emanaldiarekin.

Larunbatean, hilak 30, Hutsun eta JEL Triok kontzertua eskainiko dute Lekunberrin, elkarrekin egindako Artze diskoa aurkezteko. Jazzak elkartutako hiru musikarik osatzen dute JEL Trio, eta Hutsun, egurrezko eta harrizko txalaparta jotzen duten bi musikari dira. Bi taldeak elkartu dira proiektu batean, Artze izeneko lehen diskoa egiteko. Horixe bera aurkeztuko dute Lekunberrin kalitatezko jazz-errepertorioarekin, interpretazio berrituarekin eta mitologia apur batekin- Diskoan, egungo txalapartaren aitzindariak izan ziren Artze anaiak (Jexus eta Joxanton) omentzen dituzte

Azkenik, programazioa igandean, hilak 31, itxiko da Izaban, Kerobia talde iruindarraren emanaldiarekin. Poliorkêtês, bere lan berria aurkeztuko du taldeak. Taldeko kide den Xabi Bandiniren izen bereko kontakizunean oinarritutako albumak munduaz eta musikaz nekatuta etxe magiko bat aurkitzen duen pertsona baten istorioa kontatzen du. Bertan, norberekoikeriak, ergelkeriak edo Gazako genozidioa agertuko dira.

Exit mobile version