Hil honetan hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera luzatuko du Bizkaiko Foru Liburutegiak.
Horietariko bat Ipuinak kontatzeko teknikak izenekoa izango da, eta irailaren 24tik urriaren 22ra (ostegunero) garatuko da. Dinamizatzailea Alberto Bargos izango da. Jarduera hau ipuinak modu eraginkorrean kontatzen ikasteko beharrezko tresnei buruzko prestakuntza jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Ikastaro honetan azalpen teorikoak, eta izaera praktikoa duten ariketak eta prozedurak uztartuko dira.
Irailaren 16tik urriaren 21ra bitartean, Komikigintza izeneko ikastaroa egingo du Raisa Álava adituak. Ikastaro honetan parte-hartzaileen interesak eta ekarpenak kontuan hartuko dira, euren proposamenak eta ideiak integratzen. Honela sormen kolektiboa sustatuko da eta ikaskuntza prozesua aberastuko du. Ikastaroaren helburu nagusiena esperimentazio artistikorako eta sormen partekaturako espazio irekia bihurtzea da, parte-hartzaile bakoitzak bere estilo propioa garatzeko.
Irailaren 14tik abenduaren 14ra (astelehenero), Emakumeak eta Literatura izeneko ikastaroa egingo da, eta bertan, Maitane Pérez izango da irakaslea. Ikastaroak analisi eta hausnarketarako tresnak eskainiko du, emakumeen esperientziek, testuinguruek eta ahotsek literatur sorkuntzan izan duten eragina ulertzeko. Ikastaro honen helburuak emakumeek literaturan izandako presentzia nabarmentzea, eta literatura genero-ikuspegitik aztertzea, emakumeek sortzaile zein lanetako partaide gisa izan duten paperen inguruan hausnartzeko.
Informazio guztia, hemen.
