Espainian hirurogeita hamarreko urteetan sortutako argazki-dokumentalismoaren autore interesgarrienak bildu nahi izan ditu San Telmo Museoak Hain urrun, hain hurbil erakusketan. Urriaren 24tik urtarrilaren 6a bitartean, Koldo Chamorro, Cristina García Rodero, Cristóbal Hara, Fernando Herráez, Anna Turbau eta Ramón Zabalza argazkilarien lan estonagarriak ikusi ahalko dira.
Hirurogeita hamarreko urteen hasieran, argazkilari-belaunaldi berri batek hirietako giroari beste begi batez begiratzeko modua aurkitu zuen, eta bertako argazkilariak euren kamerez garaiko Espainia landatarra harrapatzen hasi ziren, eta etapa frankistak inposatutako estereotipoetatik urrunduz, hiri txiki eta herrietako bizitza, eta euren kulturak eta tradizioak, beste begirada pertsonal eta berritzaile batez hornitu zuten.
Erakusketa honetan, ezagun eta ospetsu bihurtutako proiektuak aurkezten dira; esate baterako, Cristóbal Hararen zuri-beltzezko serieak, edo Cristina García Roderoren España oculta famatua, bai eta Koldo Chamorroren España mágica edo Ramón Zabalzaren Imágenes gitanas ere. Egileengan argazkiarekiko konpromiso zorrotza atzeman ahal da, izan ere, argazkigintza ulertzeko eta lanari ekiteko modu pertsonalak daude tartean eta modu ikusgarrian.
Erakusketak sentsibilitate desberdinak jartzen ditu ikusgai, tartean behinolako bizimodua 1970eko hamarkadaren hondarretik 1980koaren erdialdera arte.