Geroz eta ohikoagoa da egunero dispositibo mugikorrak erabiltzea. Ez etxean bakarrik, metroan, autobusean, lanean edo kalean gehien erabiltzen diren elementuak dira. Internetera konektaturik dauden tableta eta telefonoak nonahi ikusten dira.
Hori dela eta, nontzeberri.com webgunearen erabiltzaileen partaidetzarekin osatzen den ArgazkiHaiku atala orain mugikorrean jaso daiteke Haiku.ap izeneko web bidezko aplikazioaren bitartez.
Aplikazio horren bitartez, haikuak irakurri, partekatu eta sortu ahalko ditu erabitzaileak. Horretarako, mugikorraren bidez nontzeberri.com webgunearen ArgazkiHaiku atalean sartu eta jaso Haiku.ap-ean.
Mugikor eta tabletetara egokituriko web zerbitzua da Haiku.ap, non euskarazko ehunka haiku inguru kontsultatu ahalko diren. Haikuok egunero gehitzen doaz, beraz, bizirik dagoen gunea da, bizitza propioa duena.
Hala, euskarazko mikrotestuak eraman eta sustatu ahal dira Haiku.ap-aren bitartez, egunerokotasunaren esparru guztietan, ez bakarrik daudenak irakurriz, baizik eta etorriko direnetan parte hartuz; testuok partekatuz eta gure hizkuntzan eginiko pieza txiki hauek inguruko pertsonei dedikatuz.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak finantziaturiko proiektua duzue hau.
Hortaz, hartu zuen telefonoak, eta sar zaitezte Haiku.ap-en!!!