Nontzeberri

Haatik Dantza Konpainiaren “OTS” antzezlana

Gaur, abenduaren 4an, Haatik Dantza Konpainiaren OTS antzezlana aurkeztuko du Azkuna Zentroko Auditorioan, 19:00etatik aurrera. Haatik konpainiaren lan berriak Euskal Herriko lehen disko-etxea izan zen Herri Gogoaren kultura-mugimendu abangoardista berrinterpretatzen du. OTS eszenAZ, Arte Bizien Denboraldiaren esparruan aurkeztuko da.

“Disko-etxea 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zen, baina, zentsura zela-eta, ez zen inoiz ofizialki existitu. Berrehun diskotik gora argitaratu zituen, hainbat adierazpen artistiko bilduta: musika tradizionala, klasikoa, kantu politikoak, konposizio garaikideak, rocka… Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, Karmelo Bernaola, Shegundo Galarza ….. Herri Gogoak euskal musika modernizatu zuen, teknikoki eta estetikoki. Bere helburua euskal kultura berritzea eta garaikidetasuna aldarrikatzea izan zen”.

Aiert Beobidek eta Iurre Aranburuk zuzendu dute OTS pieza, eta Jone San Martin Astigarraga koreografoa gonbidatu bezala aritu da. Piezari gorputza emateko Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia eta Nagore Zabala dantzariek taularatuko dute.

Obran zehar Herri Gogoaren katalogoa hartu da oinarri eta hala, “musika-konposizio, soinu-dokumental eta lekukotasunen erreportaje bat eraiki du” dantza taldeak.

Konpainiak adierazi duen bezala, “OTS dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da; bere helburua da gogobetetzea, harritzea, oroitzapenak gogora ekartzea eta, batez ere, herri-kontzientzia eta mugimendu hau bultzatu zuen herrira artea hurbiltzeko beharra transmititzea. Beste ondare baten gainean eraikitako ondare bat da”.

Exit mobile version