Nontzeberri

Haatik dantza konpainiaren “Hormek diote on stage” lana, Andoainen

Barikuan, gaueko 21:30ean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Haatik dantza konpainiaren eskutik Hormek diote on stage lana ikusteko abagunea izango da.

“Hormek ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute… Horma batzuek babesten gaituzte, beste batzuek banatzen. Badira famatuak eta badira oharkabean zeharkatzen ditugunak. Begiratu eta haiek bizitakoa eta ikusitakoan pentsatzen jarriko bagina? Edo egun batez hitz egiteko gai balira?”

Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa…, hormek esango luketena aitzaki hartuta, elkarbizitzako zailtasun eta arazoez hausnartzen duen dantza ikuskizuna da Hormek diote on stage.

“Horma batzuek babesten gaituzte, beste batzuek ordea banatzen edo bakartzen. Badira hormak edertzen dituzten margoak, badira kexatzeko balio dutenak, gertaerak gogorazten dizkigutenak, haien berri ematen digutenak. Badira famatuak egiten direnak eta badira ere oharkabean zeharkatzen ditugunak”.

Exit mobile version